Koldorentzat galdera-erantzunak ODEI (Behorlegi)

13.08.2014 20:46

Koldorentzat galdera-erantzunak

         ODEI (Behorlegi)

 

 

Maiatzaren 31an, Bizi Tokin Erleen lagunen biltzarrean aipatutako gaiak eta galdera-erantzunak :

-        Iazko erlezaleen biltzarrean Manex Lanatuak azaldu bezala, pozoinak (pestizido eta beste kutsadura kimikoak, baita elektromagnetikoak ere) erleen desagertzearen arrazonetariko bat dela berresten du Koldok. Horri gehitzen dio barne faktore bat : erlazainaren eragina, edo azken urteetan garatu den merkatupeko erlezaintza industrialaren esku hartzea. Berak azukre eta beste lobi industrialen menpe ez den erlezaintza bultzatzen du erleearen joera naturalak errespetatzen dituen erlezaintza mota bat, ahal bezain esku hartze gutti eskatzen duen mota... Azkenean, hainbat milaka urtetan, erlea bakarrik bizi izan da jendearen esku sartzerik gabe (ikus iazko bideoa). Batzuk permapikultura deitzen dute, berak erlezaintza naturala edo berezko erlezaintza.

-        Polinizazio unitateen ezaugarriak : orrazietatik alanbrea eta plastika zatitxoak kendu ondoren azpiko egurrezko makila moztu edo hautsi, bakarrik gaineko eta bazterretako egurrekin gelditzeko gisan (bazterrekoak garrantzitsuak dira erleek ezkoa erletxearen hormetan eraiki ez dezaten). Ezko (argizari) ahal bezain naturala kasa batean urtarazi ondoren, siringa baten laguntzarekin edo, gaineko egurrezko (azpialdeko) zilo luzean ezko urtua sartu. Bazterrera joan den ezkoa ganitarekin (labanarekin) untsa karrakatu (ez sobera kurbarik izaiteko eraikuntzetan).

-        Berezko erlezaintzan, iazko mintzaldiko bideoan luze eta zabal aipatu den bezala, garrantzitsuena : erlea bakean uztea eta espazioa eskaintzea da. Ahal bezain kutsadura guttiko eraikuntzak egiteko aukerak eman (saltzen diren ezko orrietan pozoinak metatzen baitira, holakorik ez sar) : egurrezko 11 listoi (ezko pixkatekin) kokatu (9mm-ko tarteekin haien artean). Azken finean erleari, dakiena,  egiten utzi.

-        Erlearen ahultzearen ondorioz (manipulazio eta selekzioengatik), lehen, anddere (erregin) batek 5/6 urteko bizi iraupena zuen, eta orain, 2zpa3koa bakarrik.

-        Farrar legeak erakusten digun bezala, erlearen indarra exponantziala da (ikus iazko bideoa). Erle uli kopurua bikoiztuz, bere indarra laukoizten da. Horrek esplikatzen du, udaberri hasieran, 5000 uliko erle batek 60 edo 80000 ulitara heltzeko 3 edo 4 hilabete beharko ditu, eta hasieran, 30000 uliko batek ber kopuruetara heltzeko hilabete 1eta1/2 bakarrik. Kanpoan nektara edota lorautsa (polena) biltzen dituzten proporzioak ere exponantzialki emendatzen dira : 10000 ulien artean, 2000 dira « biltzaileak » (%20a), 20000 ulien artean, 5000 dira biltzaileak (%25a), 30000 ulien artean, 10000 dira biltzaileak (%30a), eta, 40000 ulieen artean, 20000 (%50a)... Erran zahar batzu : el enjambre de avril para mi, el de junio para ..., y el de agosto para ...

-        Galdera bati erantzuteko erlearen bizia azaldu du, bere betekizun desberdinekin adinaren arabera....

-        Soraluzeko lagunen erleen desagertzearen arrazoin desberdinak aipatu.

-        Jendea eta erlearen arteko harreman estuak. Azkenean, erleak guhauren mirailak (ispiluak) dira. Zoriontsuak ez diren erleen lagunek nekez ukan ditzakete erle zoriontsuak... Erleekin maitasunez jardun ahal izateko norbere burua maitasunez tratatzea garrantzitsua da...

-        Negu osoan, pisu aldetik erreserben galera ttipia (2kg), eta udaberri hasierako arrankadan, aste batez (7Kg). Garai hortako erlearen helburu nagusia : erlearen garapena eta beraz, umesabaiaren garapena (horrek ezti eta lorautsa erreserbak ainitz ttipiarazten ditu). Horregatik, erle gehienak udaberri hasieran hiltzen direnean, gosez hiltzen dira (udazkenean, seguraski erreserba sobera kendua izan baitzaie).

-        Anddere kuxkua (celda real)...

-        22 listoiko 2 erletxe horizontalaren kasua...

-        Zenbat orrazi (kuadro) behar dira erlakumea (nukleo) egiteko ? 4 orrazi.

-        Iduriz ez da hain egia erlea bakean utziz, aberaska (zelula) ttipiagoak egiten dituela (norbaiten galdera) ? Jakin behar da, bere gisara egiten utziz, erleak aberaska haundiak ertainak edo ttipiak egin ditzazkeela ezti edota lorautsaren biltzeko, edo erlemandoentzat edo umesabaiarentzat...

-        Azkenean, 11 listoien arteko 9mm-ko arteka horrekin varroa guttiago sartzen (ikus iazko bideoa) da eta erregulazio termikoa hobetzen da, berotasuna mantentzeko energia guttiago xahutzen du erleak beste sistemetan baino... Sistema klasikoetan (erositako ezko orriek eragiten duten aberaska haundiagoekin eta 10 orrazik eragiten duten tarte haundiagoekin) beroa mantendu behar dituzten espazioak haunditzen dira. Ondorioz, erle uli gehiago behar dira barneko lanetan, eta beraz, guttiago dira kanpoan biltzaile.

-        Polinizazio unitatearen azpia idekia ukaitearen zergaitia : argiarekin tximeleta berezia ez dela etortzen... Horretarako polinizazio unitatearen azpian, erle uliak sartzen uzten dituen cm1-eko sare bat ezarri. Neguan ere bai...

-        Eta liztor asiatikoa ? Bere elgarrizketaren istoria (ikus iazko bideoa). Alde batetik ez dakigu ea bakarrik etorri den edo etorrarazi duten... Eta bestetik, ez zaio batere kezkagarria iduritzen (polinizazio unitateetan erle uli kopuru haundiak direnez, Farrar legearen istorioarekin, beren burua defenditzen dute, indar ainitz dute). Biktimismoaren moda... Errexagoa da kanpoko arrazoiak aipatzea, barnekoak baino (pilota beti kanpora)...

-        Erle uli gutti dituen erle bati lehen negua pasatzeko eztia urarekin emaitea aholkatzen digu.

-        Erosten ditugun ezko (argizari) orriak nola eginak dira ? Erlezain bakotxak bere elkarteari igortzen dazkon ezko kg bakoitzeko, hainbat ezko orri eskuratzen ditu. Jakin behar da anartean, erlezain guzien ezkoa urtzen eta moldatzen duten enpresa haundi batzuetatik pasatzen direla. Gainera, ezkoa « gorputz gizen » bat da eta, beraz, bertan, kutsadurak metatzen (akumulatzen) dira. Azkenean, denek ezko « garbiak » eta berriak urtero sartzera bultzatzen gaituzte, baina jakin behar da orri bakotxean, informazio ainitz (gure lagunak diren birusak, bakteriak... erlea osotasun bat da, organismoari konparatzen dute edo erle animalea deitzen) metatua dela (erle bakotxaren historia funtsean). Hortako, erle bakotxari bere materiala (bere orraziak, ezti kutxak (alzak)) ezartzea komeni da hein batean... Higiena extremoaren moda... Dadant famatuak bere bizi osoan, ez zuen ezko orririk aldatu...

-        Erleen lagun batzuk uste dute kobrezko hari bat polinizazio unitatearen sarreran, varroaren garapena oztopaten ahal dela hein batean...

-        Ingles ereduaren aipamena : 2 txapelen zergaitia ikertzekoa oraindik (txapelaren istorioa ikus izako bideoan).

-        Erlea ez da soilik erlezainen esku den patrimonioa, denen ardura da. Hori da ere erlezale edo erleen laguna izenen ideia. Denak gira, nahi badugu, erleen lagunak eta gainera ez ditugu erleak « kultibatzen » (apicultor) (ikus bideoa).

-        Inpolinizazio guneak, egoera larria (eskuzko polinizazioaren agerpena)(ikus bideoa).

-        Isolazio genetikoaren kontra hoberena ainiztasuna bultzatzea, erlezaleen arteko erle trukaketaren bidez (ikus bideoa)...

-        Estatu Batuetan eta beste leku batzuetan erabiltzen diren erleen istorioa (ikus iazko bideoa).

-        Polinizazio unitateak legedirik gabe, hortaz baliatu behar : admnistrazioan erletxe bezala deklaratzeko ordez polinizazio unitate gisa grabatu (ikus iazko bideoa).

-        Apiterapiari buruzko aipamena...

-        Anddereen hazkuntzak bai balio duela bertako erlea berreskuratzeko, bestenaz, ez (ikus bideoa).

-        Erleen bizitza ezkutua (liburu interesgarria). Martxel Aizpurua (idazlea).

 

Erlekumea egiteko Simulazioa (ikus aurtengo Nahia Garat-en bideoa).

-        Kea lodia : lastoa edo belar idorrarekin (eta behi kaka ere bai).

-        Beti izkineko orrazi bat hartzen hasi (umesabaik ez baita normalki, erreserben tokia).

-        Anddere kuskuak baldin badira : hartu 4 orrazi (anddere kusku, umesabai eta erreserba pixkatekin). Beste polinizazio unitatean ere anddere kuskuak utziz...

-        Anddere kuskurik ez baldin bada : 2zpa3 eguneko arroltzeak xekatu (bilatu) : marra bertikal xuri baten itxura emeki emeki etzaten joaiten dena. Azken arroltzeak beti umesabaiaren borobilaren kanpokaldean agertzen dira barnetik edo erditik erruten hasten baita andderea. Erlekume berrian, bazterrean, beti erreserbak ezartzen ditugu, ondoren umesabaia eta ondoren orrazi 1 edo 2 arroltze gazte. Beti beste polinizazio unitatean ber osagaiak direla segurtatuz... Erlekume berria bestearen ordez ezartzen dugu, eta bestea (lehenago zena) pixkat urrunago. Erle uli batzu ere errekuperatzeko gisan.

-        Hoberena ez dea erlekumeak kanpotik harrapatzea ? Bai ahal delarik, hori da hoberena, beste hainbat polinizazio unitate huts (baina orrazi zahar batzuekin tartean, usainarekin erakartzeko gisan) instalatuz inguruan...

-        Behin polinizazio unitate batean garatzen dela, erlea bakean utzi eta erlekumea botatzen utzi ?

-        Andderea goiti joanarazteko metodo bat : azpian jotzea...

-        Erlekumeak nola egin polinizazio unitateekin ? Ber maneran, baina askoz zailago pisuagatik...

-        Emendakinak edo ezti kutxak (alzak) noiz gehitu ?